Uxune Aizpurua Unsainen erakusketa
Mikelazulo Kultur Elkartean
Abenduaren 29- Urtarrilak 25 bitarte
Asteartetik igandera 16:00 tik aurrera.
Uxune Aizpurua Unsain naiz, Oiartzunen jaio nintzen 1984an,
baina hemezortzi urterekin Gasteizera joan nintzen Filologia Hispanikoa ikastera.
Betidanik atsegin izan ditut marrazketa, argazkilaritza eta literatura.
Gasteizen bi argazki erakusketa antolatu nituen Periscopio lehiaketarako 2007an Lisboa izenarekin eta 2008anA lo hecho pechoizenarekin.
Mikelazulon Maroko izenarekin antolatu dudan erakusketa honetan, herrialde horretako irudiak aurkituko dituzue:
Chaouen, Tanger, Marrakech eta Assilahn egindako argazkiak aukeratu ditut. Bertako biztanleen egunerokotasuna ageri da irudietan.
Egunerokotasuna eta adierazgarritasunaren arteko lehia adierazi nahi izan dut, gugandik hain urrun ez dagoen herrialde batean.
Hurbiltasun geografikoa ez dator bat urruntasun kulturalarekin.
Desberdintasun tenporala ere badago tartean, han zaudenean iraganerantz bidaiatu duzula dirudizu:
jostunak eta artisauak kaletan, nekazaritzaren garrantzia, emakumeen zama familiarra eta erregearen nonahikotasuna lokal guztietan, bai denda edo jatetxeetan.
Bestalde, denok dute telebista eta edonon jartzen dute, gehienak futbolzale amorratuak baitira. Kontrastez jositako herrialdea da.
Horregatik beraientzat egunerokotasuna dena niretzat adierazgarri bihurtzen da.